Kaixo bazkide guztiok,
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK, jakinarazi digunez, fitosanitarioak botatzeko erabiltzen diren makinak ondoko bi dekretu hauek betetzera behartuak daude:
“Real Decreto 1702/2011, de 18 de noviembre, de inspecciones periódicas de los equipos de aplicación de productos fitosanitarios”.
“14/2015 FORU DEKRETUA, maiatzaren 26koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoen aldizkako ikuskapenak arautzen dituena eta ikuskatu behar diren ekipoen errolda eta azterketa teknikorako estazioen erregistroa sortzen dituena”.
Aurreko Dekretuek, 2016ko Azaroaren 26a baino lehen, 5 urtetik gorako fitosanitarioak aplikatzeko erabiltzen den makineria ikuskapen ofizial bat pasatzera obligaturik daudela ezartzen dute.
Eskuzko motxilek ez daude ikuskapen hau pasatzera beharturik egongo.
Eginiko lehengo ikuskapen honek 5 urteko balioa izango du.
Ikuskapen zerbitzua ahalik eta egokien antolatu ahal izateko egun, Gipuzkoan ikuskapenak egiteko aitortua dagoen enpresa bakarrarekin: ZERBINEK S.L. Beraien web orria: www.zerbinek.com eta telefonoa: 605720435 da. Zalantza teknikoak eduki ezkero jo aurreko harremanetarako helbideetara.
Makina motaren arabera, prezioak honakoak izango dira:
ATOMIZADOREAK. . . . : 57,85€
KARRETILAK / PISTOLAK: 41,32€
Eskerrik asko
Jon Zabaleta
Leave a Reply